XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lapurdiko mintzairean, hitzaldi bat: Eskuara eta Eskualzainak.

Gipuzkoako euskara zitzaion errexena: euskalki hortan egin ditu bi hitzaldi: Gure orma zaharra eta Aguirre irakurgaikaria, berak nobela bat ontu du Yolanda, eta bi urtez Euskalzainen agerkaria Euskera kudeatu du, beti gipuzkeraz, arta handienarekin.

Erdaraz euskal-gaiez

Aita Lhandek Euskal-herria maite zuen bihotz-bihotzez eta ezagut-arazi nahi zuen gure lurra kanpokoeri; hortakotz naski erdaraz ari izana da euskal gaien erabiltzen.

Bertsuz publikatu zituen bi poema:

Gaineratiko guziak hitz laxoz.

Argitan eman ditu gure aspaldiko orroitzapen ilunak L'énigme basque eta La Madeleine de Tardets aipatzean.

Gutarteko ohidurez, nasaiki mintzatu da: goretsi du euskal etxondoaren iraupena, hiru titulupean:

Lan nausi pare baten medioz () erakutsi du nola euskaldun hainitz herritik lanketa joaiterat ekarriak diren.

Eskual-Herriko hil-hobi zaharren berezitasunaz ixtudio eder bat ager-arazi du:

Pilotaz bi hitzaldi utzi ditu:

Behin azaldu izan du ere:

Bere euskal-literatura lanetan zenbat herritar ez ditu goretsi: Azkue, Aguirre,(...) eta abar.

Bereziki Etxahun Barkoxe ospatu du gain-gainetik, kasik piztu du, haren koblak bilduz eta Larrasquet-ekin publikatuz eta horrela bidea idekiz Haritschelar jaunaren obra handiari.

Erran gabe doha Iñaki eta Xabier bi saindu euskaldunak ez zaizkola sekulan ahantzi.

Bere nobeletan eta ipuinetan euskal-herria sartu du ahal zuen guziez: ikus la Ferronnerie d'Ameznabar, Mirentxu, Yolanda, Bilbilis, Le moulin d'Hernani.